Cambio en Euskadi

Aldaketarako garaia heldu da Euskadira. Alde guztietan gertatzen ari diraneko aldaketa politikoetaz haratago, Euskadira ere heldu diranak, gure herrialdean beste seinale asko agertu dira, gizarte bezala norantz jo nahi dogun birplanteatu behar dogula agerian jartzen dabenak. Honen aurrean, hiru aukera daukaguz: besoak gurutzatzea, danak bardin jarraitu dagian, zerutik behera helduko dan irtenbide magiko baten zain, salbatuko gaituana; guru neoliberalei kasu egitea, gizartearen gaitz guztien irtenbiderako, soldaten jaitsiera, prekarietatea eta baliabide naturalen zukutzea proposatzen dabenak; edo norabidea aldatzea, guztion artean erabakiak hartuz, etorkizunean euki gura doguneko bizimoduaren inguruan.

Oraingo Eusko Jaurlaritza, lehen bi aukeren alde egin dauala ematen dau. Orokorrean, besoak gurutzatuta agertu ohi da, “politika Zen” bat jarraituz, bere gogoeta sakonetik aterako dauan ezerretik alde eginez. Baina erabakiren bat hartzen dauan kasu eskasetan, merkatuaren modarekin bat datorrela argi uzten dau, mozketak ezarriz gizarte eskubideetan, lan baldintzatan, eta ingurugiroan. Politiko hauek nora bideratzen daben jakin badakigo, gaurko ogia eta biharko gosea baino ez dira. Gutxi batzuen onurako bakarrik dira, gobernatzen dauanaren bezero sareak lodituz, gizartean desberdintasuna handitzen dalarik.

Baina nik argi daukat Euskadi gizarte anitza dala, bai politiko, bai teknikoki eta sozialki aurreratua dana, eta lema hartu behar dauana norabide berri bat jarraitzeko. Pertsonak eta planeta politiken muinoa diraneko etorkizunerantz eroaten dauaneko norabidea, ondo bizitzeko aukera ematen dauana, ingurugiroaren mugak errespetatuz. Honetarako, modu kolektiboan aurrean daukaguzaneko erronkak plateatu behar doguz:

  • Eredu ekonomiko eta ekoizlearen agorpena: industria, Euskadiko eragile ekonomiko nagusiena da, baina azken urteetan bereziki balio gehitu baxuko produktuak ekoiztera bideratu da, lan kostuak jaitsiz bakarrik lehiakorrak bihurtzen diranak. Honetaz aparte, industria da gure herrialdean energia eta lehengai gehien kontsumitzen dauan sektorea. Eredu industrialaren erabateko eraldaketa beharrezkoa da, energia eta lehengaien kontsumoan eraginkorragoa izateko, eta aldi berean gure gizartearen ongizatea bermatuko dauazaneko produktuak ekoizteko gai izateko.
  • Elikagaien eta energiaren burujabetza: gure gizartea, elikagai, produktu eta energiaren kontsumoan oinarritzen da. Hala ere,  kontsumitzen doguneko elikagai eta energiaren gehiengoa kanpotik inportatzen doguz. Eredu industriala eraldatzen dogun aldi berean, gure elikagaien politika birplanteatu behar dogu, elikagaien burujabetasunerantz bideratzeko, eta gure eredu energetikoa aldatu, aurreztean, eraginkortasunean, eta herritarren eskuetan dagozaneko energia berriztagarrietan oinarritutako eredu baten alde egiteko.
  • Lurraldearen antolaketa: gaur arte, eusko jaurlartizak lurralde kohesioa azpiegitura erraldoiak eraikitzera lotu dau, bereziki hiri handiak beraien artean lotzea helburu daukatenak, landa-eskualdeak alde batera utziz. Eredu hoenk, herritargoaren parte handi batez ahazteaz gain, inpaktu garrantzitsua suposatzen dau gure lurraldean. Hirietan oinarritutako eredu hau alde batera utzi beharra dago, kohesioa eskualdez eskualde bermatuz, eta herrialdeen artean sortu diraneko desberdintasunak orekatuz.
  • Gizarte desberdintasunak: nahiz eta datu makroekonomikoak erabiliz kontrakoaz konbentzitu nahiean dagozan, gizarte desberdintasunak handitzen dagoz, eta honen adierazlea, DBE-a jasotzen dabeneko pertsonen handitzea da. Egia da DBE-ak laguntza ekonomiko garrantzitsua bihurtu dala, baina maiz nahikoa ez da, eta oztopo asko jarri dira lortzeko. Hasieran eukaneko eskubide subjektiboaren esanahia berreskuratu beharra dago, eta herri ekimen bezala onartu zanetik jasan dauazaneko mozketak eta oztopoak kendu behar doguz. Baina DBE-z haratago, aberastasunaren banaketa hobetu behar dogu gure herrian, soldat handienak mugatuz alde batetik, eta beraien burua lan munduan garatu nahi dabeneko pertsonentzat aukerak sortuz, bestetik.
  • Emakumearen papera gure gizartean: Ez da aldaketarik egongo emakumeak aldera batera uzten badoguz. Politika beti gizon heterosexualaren ikuspegitik egin da, emakumeen iritzia eta ikuspuntua alde batera utziz. Benetako berdintasuna lortzeko bide luzea daukagu oraindik. Premiazkoa da emakumeenganako biolentziaren kontrako plan integral bat, betirako hilketa matxistekin eta etengabeko erasoekin amaitzea helburu daukana.
  • Erakundeen arteko harremanak: konstituzioa eta Gernikako estatutua onartu ziranetik ia 40 urte pasa dira, eta agerian da trantsizioaren garai korapilotsu horietan martxan jarri zaneko eredu instituzionala agortua dagoela. Baina tentsioak ez datoz bakarrik Esukal Herria eta estatuaren arteko harremanetatik. Gure lurraldean bertan ere nabariak dira erakunde maila desberdinen artean arazoak sortu dirala, eta birpentsatu beharra dago zelan antolatu behar diran maila desberdinak: autonomikoa, forala eta munizipala. Herritargoak modu aktiboan irtenbideen proposamenean eta erabakiak hartzean parte hartuko dauaneko prozesua ireki beharra dago, prozesu konstituziogile barria, gure gizartearentzat marko politiko barri baten definizioa helburu daukana.

Gizarte bezala aurrean daukaguzaneko erronkak garrantzizkoak dira, aldaketa sakon batera hurbiltzen garanean gertatzen dan bezala. Gizarte eta politikan irekitzen ari daneko atapa barri honetan, EQUOk ahots ozena euki behar dau, bizitzaren iraunkortasunaren ikuspegia, gizartearen eredu barrian barneratu ahal izateko. Profil potenteak erakundeen maila guztietan eukiz bakarrik lortuko dogu.

About author View all posts Author website

Aitor Urresti

Erantzunak / Comentarios

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.