PrimariasQEuskadi

Udazkenean hauteskundeak ospatzen dira Euskadin. Espero dogu ziklo politiko baten amaiera izatea, eta hauteskunde berririk ez izatea denbora luze baten. Modu horretan, ziklo politiko bat itxiko litzateke, zeinean politika egiteko modu eta indar barriak sortu eta indartu diran, gizarteak erronka barriei aurre egin behar dauzan une berean, eta bizitzeko duina dan etorkizuna ziurtatzeko hartu behar dauaneko norabidea erabaki. Aldaketarako olatu hau 2011n abiarazi zan, indar tradizioanalek beraien nagusitasuna kolokan jarri dala ohartu diralarik, aldi berean sinesgarriak eta ilusioz beteak diraneko aukerak agertu bait dira. Hau dala eta,  kanpaina tentsioz betea izango dala argi dago, eztabaida latzez betea.

EQUOn oraindik ez dogu erabaki zelan aurkeztuko garan hauteskunde hauetara, baina azken asanblada begiratuz, denak ematen dau gure proposamenekin gertuen dagozaneko indarrekin batera aurkeztea dala alderdiaren nahia. Dana dan, nahiz eta beste indar batzurekin joan, edo bakarka joan, indar txiki bat gara, eta gure gaitasun pertsonal eta kolektiboak ahalik eta gehien aprobetxatu behar doguz.

Kanpaina honetan, argi eta ozen hitzegin daiken hautagai bat behar dogu, gure proposamen eta ikuspuntuak modurik onenean aurkeztu eta gizarteratu ahal izateko. Gure gizarteak norabide aldaketa bat behar dauala agerian dagoaneko une honetan, pertsonak eta planeta politikaren muinoan jartzea premiazkoa da, bizitzaren iraunkortasuna bermatzeko, eta gure inguruarekiko oreka berreskuratzeko.

Kanpaina honetan gertatzen danaz haratago, EQUO erakundeetan ordezkatzen dabeneko pertsonek proposamenak landu eta defendatzeko gaitasuna euki behar dabe, inoiz baino anitzagoa izango daneko legebiltzar baten, zeinean ezinbestekoa izango dan ideiak sortzeko gaitasunaz aparte, hauek ekimen konkretuetan gauzatzeko ahalmena, eztabaidatu ahal izateko beste indarrekin adosteko.

Hori da nire ustez, #PrimariakQEuskadin aukeratutako hautagaiek bete behar dabeneko profila, eta inguru honetan asko emateko daukadala uste dodanez, nire burua aurkezten dot. Hasteko, aurreko hauteskunde autonomikoetan lortu dodaneko esperientzaigatik, eta ondoren etorri diraneko hauteskundeetan. Gure proposamenak azaltzeko gaitasuna erakutsi dot, bai mahainguru, prentsaurreko, edo komunikabideen elkarrizketak bezalako foroetan, Euskadin EQUOk daukazaneko erreferenteetako bat bihurtu nazalarik komunikabide eta gizarte eragileen artean. Aldez aurretik gizarte mugimenduetan euki dodaneko esperientzia dala eta, arlo energetikotik haratago dagozaneko gaien inguruan ezagutza zabala daukat, besteak beste giza eskubideak, gizarte deseberdintasunak edo lan gatazkak.

Erakundeen egitura nahiko ondo ezagutzen dot baitere, eta gure hautetsiekin lan egiten nago bai udaletxe, estatu eta Europa mailan ere, argumentario, enmienda eta proposamenak idazten. Aldez aurretik esperientzia baneukan, aholkulartiza teknikoak medio, baina baita ere gizarte mugimenduetatik egindako ekimenengaitik1, baina onartu beharra dago azken urte hauetan gerturago egindako lana, ikasketa izugarria izan dala.

Hau da hurrengo hauteskundeetara begira EQUOko hautagaitzari eskaini ahal dautsodana, eta horregaitik eskatzen dautsuet zuen botoa hurrengo #PrimariakQEuskadi-n.

Nota

Nota
1 Aipatzekoak dira 2007an onartzea lortu genueneko  herrialde txirotuekiko justizia eta elkartasun gutuna herri ekimena, edo gertuago Fracking-a Euskadin debekatzeko ILP-a

About author View all posts Author website

Aitor Urresti

Erantzunak / Comentarios

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.